María Riverok Lerro paraleloak diskoa argitaratu zuen 2023ko azaroaren 3an.

María Rivero artistak bere bakarkako bigarren diskoa argitaratu zuen azaroaren 3an. Lerro paraleloak deitzen da kantautoreak azaltzen duen izena: "Lerro paraleloen kontzeptua oso poetikoa iruditzen zitzaidan, beti distantzia bera mantentzen duten zuzenak, eta infinituraino luzatzen badira ez dira inoiz gurutzatuko. Danok lerro paraleloak ditugu gure bizitzetan, batzuetan zaletasunak dira, abestiak, liburuak, pertsonak... eta oso iradokitzailea iruditzen zitzaidan. ".

Disko honen kaleratzea pausatua izan da eta izango da "gero eta gehiago estutzen gaituen eta anorexia kultural batera garamatzan gizarte honetan diskoaren promozioan lasaitasuna jarri nahi dut, horregatik, azaroaren 2an plataforma digitaletan argitaratu nuen, formatu fisikoa abenduaren 7tik aurrera jarriko dut salgai eta bira pixkanaka iragarriz joango naiz, ez dut presarik eta nire musika ere ez. "zioen konpositoreak lan berria iragartzean.

Riverok zazpi kantu oparitzen dizkigu, berak bere ibilbideko zintzoenak bezala deskribatzen dituenak, eta ia hiru urteko geldialdiaren ondoren, inoiz baino lasaiago eta indartsuago itzultzen da.

Bakarkako bigarren diskoa TAOM estudioetan ekoitzi da, Jagoba Ormaetxearen zuzendaritzapean. María Rivero pozik dago lortu duten emaitzarekin, eta honako hau nabarmendu nahi izan du: "Jagobak ia nik adina mimatzen jakin du melodia bakoitza, ideia bakoitza, eta oso pozik nago azken emaitzarekin".

Lerro paraleloak lanak erregistro-aldaketa dakar; Mariaren ahotsak inoiz baino garrantzi handiagoa hartu du, eta artistak bere osotasunean estilo pertsonal eta berria lortu du, zalantzarik gabe bide berri baten hasiera definitzen duena.

Lerro paraleloak Maria Riveroren bakarkako disko berriarekin hamahiru dira bere ibilbide musikalean argitaratu dituen lanak. LERRO PARALELOAK bakarkako bigarren lan luzea da eta nire diskografiako hamabigarrena.

Disko berri bat, leku berrietatik sortutako zazpi kanta, zazpi istorio eta zazpi erronka osatzen dute disko hau.